XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errenteriako Musikaste maiatzaren 18tik 24ra. AURTEN AITA DONOSTIA ETA JESUS GURIDI OMENDUKO

Barriro ere, urrengo maiatzaren 18an, Errenterin, Musikaste deritxon doinualdiari hasiera emongo jako.

Aurten Aita Donostia, Guridi, Gelbenzu, San Juan eta Alberto Agirreren oroimenez.

Lehenengo biak, hau da, Aita Donostia eta Jesus Guridi, izango dira aste honetako musikalari ospetsuenetarikoak.

Aurten heuren 100garren urteurrena dala ta Euskalerriko lehenengo musika asteak heurengan gogoratuko da; baina horrez aparte baita beste batzuengan ere.

Azken egunean Guridiren La vida profunda de S. Francisco

Azkenez larunbatean Musikasteri amaiera emongo jako, baina amaiera ederra benetan.

Mirentxu lanaren inoiz ez entzutako zati batzuk; eta batez ere Aita Donostiaren La Vida profunda de San Francisco lana lehenengoz aurkeztuko da.

Andra Mari abesbatza eta Euskadiko Orkesta Sinfonikoagaz, Luis Izquierdo zuzendaria izango dalarik.

Berriro ere saio honeetan ikusgarri eta entzungarriko doinua izango dogu ba.

Sarritan ez dogu izan ez, hainbeste musikalari ospetsu alkarturik izateko aukerea euki.

Eta aitatukoen artean Juan Gelbenzu eta Pedro San Juaneri buruz aitapen bat egin beharko genduke.

Lehenengoari dagokionez ezin dogu ahaztu Españako Capilla Realean organilaria izan genduala, Pedro Albenizeren ordez.

Bera izan zan Monasteriogaz batera Laukoteen Elkarteko sortzaile.

Bestalde aste honetan Pedro San Juanen Liturgia Negra, Macumba eta beste izeneko lan batzuk entzun ahal izango doguz.

Benetan ba Musikaste ederra.

Jesús Guridi.